XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeru orren leiak irrikatuta egozan.

Auxe da gaurko jaiak dakarkigun mezua.

Mundu onetako zeregiña amaitzekoan, Jesusek gaur igon dauan bide orretatik, igongo dogula guk be Aitaren etxera.

Jesus Aitagandik etorri zala esan dogu.

Baiña, zertarako?

Zein zan bere asmo-burua?

Ba, beste ezer baiño len, zeruko Aita orren ezaugerea munduari emotera etorri zan.

Aita ori nor zan, zelakoa zan erakustera.

Olantxe da, zeruko Aitari buruz dakigun guztia Jesusek esanda dakigu.

Jesusek esanda dakigu, esaterako, Jaungoikoa aita dala.

Ez da biotz-gogorra, on utsa baiño, maitasun utsa, erruki utsa, parkamen utsa...

Gizonaren biotz txiki ta kazkarrera zuzen begiratzen dakien Jaungoikoa, gugan sentimentu on eta bigunak be susmatzen dakialako.

Apal eta pobreai, biotz garbi ta bigunai, zuzentasunaren eta bakearen alde burrukan diarduenai, samin eta negarpean bizi diranai, bere jarraitzaille guztiai zeruko erreiñua eskaintzen deutsen Jaungoikoa.

Betiko bizitza orren mezularia da Jesus.

Eta ain garrantzitsua ta goitikoa da beretzat mezu au, berak zerura igotean, gu egin gaitu ebanjelio onen predikatzaille ta misiolari.

Kristauok Jesusen eskutik artu dogu, gaur, bere argi-zuzia, mundu guztiari sua emoteko aginduaz.

Geuk zaindu bear dogu su sakratu ori!

Emetik ateraten dogu zelako kaltea dakarren gizonarentzat siñistu ez egiteak.

Zelako kaltea ateokeriak.

Egin daigun Aitaganako bidea, Jesus lagun dogula.